1.6.09
30.5.09
10.5.09
Irteerak_maiatzak 8
_Borobil
_Gipuzkoako junta generalak
http://www.gipuzkoa.net/batzarnagusiak/jjgg_virtual/videos/evolucion_obra_3D_1.mpg
2.4.09
31.3.09
Danfoss universe,Juergen Mayer H.
28.3.09
27.3.09
25.3.09
19.3.09
11.3.09
2.3.09
26.2.09
Berriako kampusaren urbanizazioa
Unibertsitatearen eraikina bera abiapuntutzat hartuz, intentsitate handiko muina eratu dugu eta puntu honetatik aurrera degradazio bat sortuko da ekialde eta mendebalderantz. Unibertsitatea urarekin kontaktu zuzenean egongo da eta honen aurrean espazio publiko nagusia agertuko da. Espazio hau, liburutegia, aularioa eta auditorioak mugatuko du. Hau da, unibertsitaearen beharren arabera, ekipamendu ezberdinen kokapena zehaztu da. Ekialderantz eta marisma lerroa jarraituz polikiroldegia hedatuko da bertako baliabideak erabiliko dituelarik, hau da bertako ura. Azkenik, erresidentziak aurkituko ditugu.
Bide sare ezberdinak aurkituko ditugu geure proiektuan, alde batetik ibilgailuen errepidea eta bestalde peatoi eta bidegorriak. Proiektua duna eta marismen arteko baturaren ondorioz garatuko da.
Ebaketetan zentruaren potentzia adierazten da. Erdigunea altua eta dentsoa izango da, puntu honetatik aurrera bolumenak tamainaz murriztuko dira.
24.2.09
Cristina Iglesias vs H.R. Giger
H.R. Giger
Marrazkilari honek makina eta etorkizuneko makinerietatik abiatuta forma organikoak bilatzen ditu. Nahiko marrazkilari ilun eta polemiko honen obretatik abiatuta Alien filmaren izaki eta eszenografiak sortu dira. Giza anatomia eta sexua presentzia handia dute bere obretan, hauetan oinarritzen baita makina futuristak eratzeko.
Cristina Iglesias
Beste alde batetik, C.Iglesiasen obra daukagu, artista honek textura organikoak lantzen ditu espazioak sortuz. Beraz bi artisten lana abiapuntu ezberdina badute ere, puntu batean elkartopa daitezke. Oso obra interesgarriak topa ditzazkegu, Prado museoaren handipenaren atea esate baterako. Ate hau textura organikoak ditu baina bere izaera erabat arkitektonikoa da.
16.1.09
Liburutegia (II)
Lamina honetan aurreko erabaki baten zuzenketa adierazi nahi dut. Zimentazioan zalantza batzuk sortu ziren eta azkenean losa baten erabilera egokiena izango da. Alde batetik asentamendu diferentziala ekidin eta beste alde batetik isolamendua hobetuko dugu. Aurreko erabakian solairu sanitario bat erabiltzen zen, baina ez zen gauza maila freatikoari aurre egiteko.
8.1.09
Suscribirse a:
Entradas (Atom)