28.11.08

Hondartzako estalkia gogoan...(2)

Ibilbidea_dutxa

The Eames eta I.Salaberriarentzat Japonia




The Eames senar emazteek ura gaitzat hartzen dute beraien film honetan. Urak bizitza izango balu moduan eskola bateko patioa osorik estaltzen du eta filmaren bukaeran ura gai da patiotik ihes egiteko, mugak ere gainditzeko gaitasuna duelako. Musika ederra.

Japoniako bideoak "Lost in translation" filma gogora ekarri dit, ikaragarria. Bertan ezagututako hiri ezberdinetan gaur egungo arkitektura firmarik esanguratsuenak ikusi ditugu.

20.11.08

Liburutegia paper gainean //01

Liburutegia kanpoaldetik_ dunen barrukaldetik kanpoaldera


Barnekaldea_ akuarioa

16.11.08

NIK_liburutegia+erakusketa






Beeatlejuice, beeatlejuice, beeatlejuice...







Liburutegia eta erakusketa gela egingo dut. Pieza luzea egiteko ideia izan dut lehenengo momentutik. Eraikina alde batetik enparantza nagusiaren alboan dago, baina iparraldetik dunen errekuperazio artifiziala garatuko dugu. Orduan erakusketa ibilbide luze moduan planteatzen da. Sarrera enparantza aldetik dago eta oso espazio altu eta zabala izango da, zenbat eta aurrerago jo, eskala txikituz joango da. Azkenik kalean bukatuko da ibilbidea, dunetan eta hemen pasabide batzuk egongo dira kanpo komunikazioa bideratzeko.




Programa_
Harrera, administrazio bulegoak, informazio puntua, liburutegiaren biltegia, erakusketa galeriaren biltegia, hemeroteka, filmoteka, fonoteka, proiekzio gela txikia, ikasgela isilak eta talde lanak burutzeko gelak, ordenagailu gelak, esposaketa galeriak, liburuen mailegu gunea, komunikazioa eta komunak






Sekzio eskematikoa




Liburutegia Santoñan

Santoña_ordenazioari dagokionez lehen hurbilketa






Lehenengo pauso honetan, proiektuaren nondik norakoak aztertu eta behar eta interesen arabera pieza ezberdinak elkarlotzen hasi gara. Unibertsitateak osatzen duen pieza nukleo eta abiapuntutzat hartuz, programa osoaren beste atalak josiz ekin diogu lanari.
Unibertsitatea, marisma eta iparraldeko errepidea hurbilen kokatzen den puntuan kokatu dugu, bere programaren barnean urarekin harreman zuzena izan behar duelako.
Unibertsitatetik hurbil, liburutegi-esposaketa eraikina, auditorioa eta aularioa kokatu ditugu. Bigarren maila batean, eta urarekin ere harreman zuzenarekin, polikiroldegia kokatu dugu. Azkenik, erresidentzia eta parking-a kokatu ditugu.
Proiektua ekialdera garatzen da intentsitatea galduz eta nukleo urbanizatu batetik, naturarekin uztarketa batera pasako gara.





Fase honetan, espazio publikoa definitu dugu. Enparantza bat izango da eta unibertsitate, aularioa, liburutegia, auditorioa eta marisma lotuko ditu. Gainera, partzelen definizio forma hartzen hasi da eta lehenengo erabakiak hartu ditugu. Esate baterako, marismaren alboan hasten diren eraikinen beharren arabera, frente hau landu eingo dugu nabigagarria izan dadin.





Iparraldeko errepidearen izaera aldatzeko erabakia hartu dugu, campusa eta hondartzaren arteko harremanari indarra emateko. Hau burutzeko errepidearen trataera material aldaketa, zein derrigorrezko abiaduraren muga aldatzeko erabakia hartu dugu. Parkingari dagokionez, pista natural batzuk planteatu ditugu parkingera sartzeko eta Landen hondartzetako aparkalekuetan gertatzen den moduan, zuhaizkek definituko dute espazioa eta norabideak.

Beste espazio publiko batzuk, dunen errekuperazioa dute oinarritzat eta hauen integrazioa eraikinekin.





Azkenik, programako eraikinak taldekideen artean banatu eta bakoitzak lehenengo piezak kokatzen hazi gara.

9.11.08

Lehenengo proiektu txikia


























Mendebaldea


Ekialdea





Iparraldea





Oina














Oina










Kutxak bata bestearen gainean kokatuko dira eta gainjarpenaren bidez lan egingo du egiturak.

6.11.08

Analisi planoak






Programari buruzko lehenengo eztabaiden ondorioa

Analisi maketa

Maketa honen bidez uraren inguruko gogoetak adierazten ditugu alde batetik, eta bestaldetik, bertan aurkitu eta elkarrizketatu ondoren lortutako ondorioak azaltzen ditugu.

Analisi lanaren inguruko elkarrizketak

http://vimeo.com/2116095