Lehenengo pauso honetan, proiektuaren nondik norakoak aztertu eta behar eta interesen arabera pieza ezberdinak elkarlotzen hasi gara. Unibertsitateak osatzen duen pieza nukleo eta abiapuntutzat hartuz, programa osoaren beste atalak josiz ekin diogu lanari.
Unibertsitatea, marisma eta iparraldeko errepidea hurbilen kokatzen den puntuan kokatu dugu, bere programaren barnean urarekin harreman zuzena izan behar duelako.
Unibertsitatetik hurbil, liburutegi-esposaketa eraikina, auditorioa eta aularioa kokatu ditugu. Bigarren maila batean, eta urarekin ere harreman zuzenarekin, polikiroldegia kokatu dugu. Azkenik, erresidentzia eta parking-a kokatu ditugu.
Proiektua ekialdera garatzen da intentsitatea galduz eta nukleo urbanizatu batetik, naturarekin uztarketa batera pasako gara.
Fase honetan, espazio publikoa definitu dugu. Enparantza bat izango da eta unibertsitate, aularioa, liburutegia, auditorioa eta marisma lotuko ditu. Gainera, partzelen definizio forma hartzen hasi da eta lehenengo erabakiak hartu ditugu. Esate baterako, marismaren alboan hasten diren eraikinen beharren arabera, frente hau landu eingo dugu nabigagarria izan dadin.
Iparraldeko errepidearen izaera aldatzeko erabakia hartu dugu, campusa eta hondartzaren arteko harremanari indarra emateko. Hau burutzeko errepidearen trataera material aldaketa, zein derrigorrezko abiaduraren muga aldatzeko erabakia hartu dugu. Parkingari dagokionez, pista natural batzuk planteatu ditugu parkingera sartzeko eta Landen hondartzetako aparkalekuetan gertatzen den moduan, zuhaizkek definituko dute espazioa eta norabideak.
Beste espazio publiko batzuk, dunen errekuperazioa dute oinarritzat eta hauen integrazioa eraikinekin.
Beste espazio publiko batzuk, dunen errekuperazioa dute oinarritzat eta hauen integrazioa eraikinekin.
Azkenik, programako eraikinak taldekideen artean banatu eta bakoitzak lehenengo piezak kokatzen hazi gara.
No hay comentarios:
Publicar un comentario